I'm a description. Click to edit me
I'm a description. Click to edit me
ESKOLA JANTOKIKO ARAUAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Arau orokorrak
Ohiko bazkaltiarrek izena eman beharko dute zentruak behin betiko datuak Ordezkaritzara bidali baino lehenago. ( Urriaren 15a).
Behin epea amaituz gero, bakarrik onartuko dira: epez kanpo eskolatutako ikasleak eta ikasturtea hasita dagoela beste eskola batetik etorritakoak.
Lehenengo aldiz apuntatzen diren ikasleek, “Alta a terceros” horria bete eta baieztapenarekin banketxearen sigilua jarrita ekarri . Aintzineko ikasleen kasuan, erakundez aldatu badute ekarri beharko dute fotokopia, bestela ez.
Abisu guztiak jantokiko arduradunari (Ana) jakinarazi beharko zaizkio,
-
Egunero15:00-15:30 era.
-
Telefonoa: 94 499 60 30
-
Baita ere, patioan, jantokiko horma jarri den buzoiaren bidez.
Zenbatekoa eta ordaintzeko era
Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza ematen du eskola jantokietarako, erabiltzaileek ordaindu beharreko kuota era honetan ezarriz:
Ohiko ikasle bazkaltiarra: 4,60 €/menuko.
Ohiko bazkaltiartzat hartzeko ikasleek zerbitzuarean %80a erabiliko dute jantokia gutxienez. Apuntatzeko azken eguna Urriaren 15a da.
Kurtsoa hasi ondoren jantokian sartuko diren ikasleak ohiko bazkaltiartzat hartuko dira, kurtsoa amaitu arte gelditzen diren egun kopurutik %80a erabiltzen badute.
Aurten, jale kopurua dela eta, ez da onartuko Ikasle bazkaltiarra ez ohikoa salbuespen justifikatuak izan ezik.
Hilero aurretiaz kobratuko da ikasturte guztiko kopuruaren hainbanakoa egine; hau da, hilero kantitate berdina kobratuz. Dirulaguntza daukatenek hilabetez hilabete ordaindu nahi ba dute, aurrez aurretik esan.
Lehenengoz diru-laguntza eskatuko duten ikasleei hilero kobratuko zaie, beka jasoez gero, ordaindutakoa atzera emango zaie. Iraila eta urriko erreziboak, urriaren lehenengo 10 egunetan pasako dira, banandurik.
Erreziboen itzultzera
Errezibo bat bueltatzeak BBKan sortzen duen gastua, familiak ordaindu beharko du. 0,91€ erreziboko.
BBK ERAKUNDEA BULEGOA KONTROLA KONTU-ZENBAKIA
2095 0191 00 91-0121904-0
2 hilabete ez ordaintzeak jantokian baja izatea suposatuko du.
Itzultzeak
Eusko Jaurlaritzako beka jasotzen duten ikasleei ez zaie ezer itzuliko.
Kuotaren/egunaren %50a bueltatuko da hurrengo kasuetan:
1- Jantokian ez egoteak aste oso batekoa edo gehiagokoa bada,.
2- Bazkaltiarrak piknik zerbitzua eskatzen ez duenean (txango edo irteera egunetan janaria etxetik ekarriko du).
Beti ere, gutxienik 48 orduko aurrerapenarekin abisatuko da.
Itzultzea ekainean egingo da.
Antolaketa
Ikasleek bazkalduko dute txanda bitan:
Lehenengo txandan (13:00etatik-13:45etara) - 2, 3, 4 urtekoak eta LHko 1 eta 2. mailatakoak.
Bigarren txandan (14:00etatik 14:45etara) - 5 urtekoak eta LHko 3, 4, 5 eta 6.mailatakoak.
Portaera
Eskolak eskeintzen duen serbitzu hau, baita ere jantokian gelditzea ere borondatezkoa da. Beraz, zerbitzu hau erabiltzen dugun guztiok arautegia bete beharko dugu.
Jantokiko funtzioa hezigarria eta ez asistentziozkoa soilik izango denez, gurasoen laguntza ezinbestekoa da.
Jantokian umeek ondo portatzeko konpromisoa dute. Jateko era, jantokiko tresnen erabilera, ikaskide, arduradun eta zaintzaileekiko harremanak eta hitz egiteko tonuera zaindu beharko dira.
Begirune eza bai jantokiko arduradunarekiko bai monitoreekiko eta beste umeekiko falta izango da.
Ikasleren batek falta bat egiten badu, ondoko prozedura erabiliko da:
- Ikasle batek 5 falta txiki (grabe bat izango dena) egiten baditu, gurasoei jakinaraziko zaie idatziz.
Ikasleak jarrera desegoki hori adierazten jarraitzen badu, JANTOKI BATZORDEAK konpontzeko neurriak proposatuko ditu Eskola Kontseiluaren bidez.